sábado, 16 de abril de 2011

14. EGUNA: TREN A MONGOLIA

ASTEAZKENA   (2011/04/13)

Gaur gure Mongoliarako bidaia hasten da, ea nola joaten zaigun Errusiako mugan...


Goizeko 5.30n jeiki, dutxatu eta dana prestatuta geneukanez hoteleko giltza utzi eta oinez joan gara estaziora, justu momentu horretan tren bat zetorren eta albo batetik jeitsi gara bertara estaziotik  pasa gabe. Gure bagoian sartu eta gela guztiak itxita zeudenez danok lotan zeudela uste izan dugu baino ez, etzeon zaratarik soilik 3 pertsona gindoazelako bertan, hau da, Mongoliara pasa behar zen bagoian. Gure kamarotean zegoen mutila esnatu dugu baino berrize lokartu da guk oheak prestatu ditugunean.

Begiak iriki eta nire aurrean aurpegi ezezagun bat neukan “Good Morning” esanez kriston irrifarreakin...No me jodas! Oraindik lo nago, ez hitzegin...kriston mala lechea dakat goizetan...

Jeiki garenerako gure mutila gosalduta zegoen eta hitzegiteko kriston gogok zeuzkan egun bat bakarrik zeramalako trenean.

Suediako 29 urteko mutila da eta bakar bakarrik bidaiatzen du. Unibertistatean hirien plangintza ikasten ari denez, dirua lortu du Shangain lan bat egiteko eta hara joan baino lehenago bai Errusia eta Mongoliatik pasatzea erabaki du. Este si que sabe!

Goizeko 11.00tan bazkaltzen zeon tipoa...guk beranduago bazkaldu eta provodnikak 1.00tan Nausky herrira iritsiko ginela esan digu. Bertan 3 ordu libre edukiko genituen herria ezagutzeko (trena ixten dute eta lokomotora aldatu) eta 4.00tan polizia sartuko zan trenera pasaporteak eta inmigrazio paperak begiratzera. Ordua iritsi, jeitsi eta neska bat gerturatu zaigu eskutik helduta ume bat zuela. Neskak aurpegi arraroa zeukan, etzan mongoliar aurpegia, begiak kriston zabalak eta galdera gehiegi egiten zituen. Nik ez diot ulertu, baino trenean zetorrela uste nuen, gurekin nahi zuen egon eta bueltatxo bat eman baino David oso tentso jarri da eta nik zeoze arraroa somatu det. Tipak parkera joateko esaten zigun, Asierri galdetu diot ea nundik atea dan eta herri bertakoa zala esan dit orduan Davidi begiratu diot eta gaixua erderaz hasi da: Quiere dinero...mejor cafeteria. Orduan hantxe utzi dugu tipa arraro hori eta estazioko kafetegian sartu gara, seguraski lagunen bat edukiko zuen parkean gure zain zeozer egiteko prest eta geneukan dirua edo gauzak lapurtzeko.


4.00tan trenera igo gara kriston mongoliar pilokin, hauek kriston maleta haundiekin igo dira, gero esan digutenez, kontrabandoan eta ibiltzen direlako. Oso luzea izan da tramitazio guztia, hasieran bi pertsona pasatu dira pasaportea ikustera eta  inmigrazio txartelean zeozer jartzera gero beste polizia batzuk, gero beste polizia rubia, guapa, minifaldakin pasaporteak eramatera, gero beste bat  txakur batekin, gero beste bat maletak eta erakusteko esanaz...Denbora pasatzen zihoan eta David urduri zegoen erregistroa etzeukalako egina (Errusiara iristean 3 egun baino lehenago poliziarengana joan behar zara erregistratzera edota hotelak egiten dizu tramitazioa diruaren truke, noski). Azkenean la poli tia buena pero borde etorri da, pasaporteak eman dizkigu eta arnasa askoz lasaiago hartu dugu.

Bitartean lokomotora jarri dute (poliziak esan harte ez omen dute jartzen) eta azkenean trena mugitzen hasi da. Hori oso notizi ona zan, zeren errusiar poliziarekin inoiz ez dakizu zer gertatu daitekeen.


Minutu batzuk pasatu dira eta Mongoliako lehenengo estazio txiki batean militarrak zeuden buruan eskua jarrita trenari agurtuaz. Beste 20 minutu pasatu direnean mongoliar kontrola pasatu behar izan dugu. Hemen 3 polizi desberdin sartu dira bagoian, bakoitzak paper bat eman eta betetzeko esan digu, bakarrik boligrafo bat geneukan hirurontzako eta 2 minututara lehenengoa etorri da bere papelak hartzera. Oraindik ez geneukan ezta bat beteta! Gainera 3 paperetako bat soilik mongolieraz zegoen idatzia...Kriston pelmak jarri dira, benga nere papela ya! Ez nerea lehenengo, bete bete!
Si, vete a tomar por culo!
Mongolieraz dagoela eta ez degula ulertzen , nola beteko dugu! Azkenean ingelesez ekarri digu baino kriston haserre aurpegiakin...Nik uste munduko errekorra egin dugula hiruron paperak betetzen eta hantxe joan dira lasai lasai berrize gure pasaporteekin. Behintzat hauek errusiarrak baino askoz azkarragoak dira, ni chucho ni na de na,

Tramitazioa bukatu eta jendea bagoira sartu da dirua aldatzeko. Neska bat etorri zaigu kriston bilete pilakin ea aldatu nahi genuen esanez. Rubloak geneuzkan aldatzeko, berez 42n edo dago aldaketa tugrikarekiko baino berak 40n egiten zigun aldaketa. Ba orduan ez dago tratorik. 40,5era igo du, ta gu ezetz. 41era...Asierrek bere konbersioak atera ditu eta azkenean 41,5era egin digu aldaketa.
Ez dago gaizki trenean bertan izateko.

Dirua aldatu eta gero ordubete libre izan dugu herri hortan eta afaltzeko zeozer erostera abiatu gara. Oso jende pobrea ikusten zen, denda batean gizon bat dendariarekin (emakumea) garrasika hasi da eta beste danok parrezka zeuden ezer esan gabe...kriston gogok ematen zuen erdian sartzeko baino porseacaso gu gurera...

Hotza geneukanez estazioan sartu gara denbora egiteko Davidek bere 56 rubloak aldatzen sahiatzen zen bitartean. Normalean ez dituzte txanponak aldatzen baino berak 2 patata poltsa lortu ditu! Jaja!Hitzegiten geundela provodnika etorri da korrika trena bazihoala esanez! Buf! Eskerrak gure bila etorri den bestela...

Afaria prestatu, jan, zeozer hitzegin eta lotara joan gara, bihar berrize oso goiz jeiki behar dugu ta.


Ah! Eta mongolian trenbideak zentzu batekoak direnez, trenak askotan gelditu behar du beste bati pasatzen uzteko, dato para culturilla general. Jajajjajaj!

1 comentario:

  1. Las fotos las meteremos en China, hoy con la conexion que tenemos no nos deja subir ni la primera!

    ResponderEliminar