lunes, 11 de abril de 2011

13. EGUNA: ULAN UDE


ASTEARTEA (2011/04/12)

Eskerrak hotelera iritsi garela eta nahiz eta oso goiz izan ezer esan gabe gela eman diguten...
Dutxa bat behar dugu ya!!!
Bihar trena oso goiz daukagunez ezingo dugu gosaldu eta ointxe joateko esan digute, ze jatorrak.
Ba hori, momentuz gu bagoaz, AIO!

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Ulan Uden gaude, Errusian ikusiko dugun azken hiria. Orain Asian gaudela asko nabaritzen da ia jende gehiena buriatoa da eta Mongoliakoen itxura dute.
Bisitatu ditugun hiri guztitan Lenin izeneko kale bat dago, baita eskultura bat ere baino Ulan Uden Leninen buruaren eskultura dago, munduko handiena.

Handik autobus geltokira joan gara, hiriko oinezkoentzako kaletik jeitsita zeren nahiz eta zebrabideak egon, iṋork ez du gelditzen. Hau da, salvense quien pueda a lo bestia!


Ivolgako monastegi budista ikusi nahi genuen, hiritik 30 kilometrotara dago eta 2 eurogatik hortxe igo gara gure furgonetatxoan. Gure artean hitzegiten geundela neska batek ea alemanak ginen galdetu digu eta azkenean berakin hitzegiten egon gea beste danon aurrean (kotilleatzen ahalegintzen ziren baino ingelesa etzekitenez...no se si se han coscao de algo). Oso tipa irikia, jatorra eta lagun berriak egiteko gogokin. Gure emailak eskatu dizkigu baino hilabetean behin soilik idatzi dezake, hau da, hirira joan daitekeenean...Hor konturatzen zea ezin zarela kexatu zuk daukazun bizitzaz.Pena izan da argazkirik ez egitea, nik uste nuen gurekin jeitsiko zala baino ez, bi parada lehenago jeitsi da. Natasha nire adinekoa da eta bi ume dauzka! Umerik ez dazkazunean esaten diezunean flipau iten dute.

Monastegira iritsi gara baino etzeon iṋor sarreran, berez gia batekin joan behar ginen eta bukaeran ordaindu baino iṋor etxeonez gure kabuz sartu gara eta saltseatzen ibili gara alde batetik bestea mojeen artean.



Eta Errusian naolako bestela...txakurtxo hau etxera eramango nun. Gaixuak hanka bat puskatuta zeukan eta negarrez zegoen, Asier ikutzera joan da eta garrasika hasi da baino azkenean kariṋito batzuk egin ahal izan dizkiot eta Asierrek ez didalako utzi zeren bestela nire poltsan sartuko nun!

Hirira itzuli gera bazkaltzera. Gidan jartzen zuen jatetxe batera nahi genuen joan baino azkenean beste batean azaldu gara, txinatarra ematen zun. Menua eman eta dana errusiarrez zeonez neskari esan diogu berak uste zuena ekartzeko, azkenean entsalada eta haragia ekarri digu eta edateko tea esneakin. Nire lehen aldia izan da eta enuen horrela espero, urakin edatea bezalakoa da!

Gero erosketak egitera joan gara, bihar 24 orduko trena daukagu Mongoliara pasatzeko eta gauza batzuk eramatea ez dator gaizki. Badakizute zer ikusi dugun dendan???

MUTRIKUKO ANTXOAK!!!!
Gora Euskadi!

Hortxe dago Asier entsaiatzen erosi dugun instrumentu budista batekin...



Behintzat 3 ordu pasa ditu jo ta su! Azkenean harrerako neskai oparituko diot instrumentutxoa, ezin dut gehiago soinu horrekin!.

Beno ba, gaur goiz goaz ohera, lo egin gabe ia bi egun daramagu ta.




No hay comentarios:

Publicar un comentario