domingo, 10 de abril de 2011

10. EGUNA: AKADEMGOROD eta SEYATEL


LARUNBATA (2011/04/09)

Iuju!

10 minutuko interneta dakagu ea zeozer egin dezakegun...

Gaur goizean lasai lasai ibili gara, jeiki, dutxita eta buffet gosaria. Aurrekoan gosaria galdu genuen eta gaur ez geunden prest berdina gertatzeko. Buffetak gainera gosaldu eta bazkaltzeko aukera ematen dizu hainbeste gauza goxoak jartzen dituzte... 

Bukatzean motxilak hotelean utzi eta “share-taxi” bat hartu dugu, 30 km-tara dagoen herri batera joan nahi genuen eta. 40 min, eta 2 euro ordainduta hara abiatu gara emakume errusiar batek lagunduta, bera Akademgorodokera zihoan baita ere eta bera jeisten zen lekuan gu jeitsi beharko ginake. Akademgorodok herria 1950.urtean sortu zuten errusiar politikariek beraien zientifiko guztiak leku berdinean lan egitea nahi zutelako, lana hobeto egin zezaten eta horrela, momentuko zientifiko asko bertara joan ziren bizitzera beraien familiekin. Gaur egun instituto zientifiko asko daude eta unibertsitatea oso famatua da baino ez da garai horretan zeneko herri hura. Azkenean emakumea jeitsi da eta gu bere atzetik...eta... etzeon ezerrez! Nun dago herria ba??? Emakumeak barkamena eskatu digu gaizki esan digulako eta han zegoen beste tipo bati galdetu dio ea nun zegoen herria. Ez dakit zer esan dioten elkarri baino moskeatu in dia! Jaja! Ta gu erdin!  Herrira arte ibiliko ginala esaten genion baino tipak ezetz...azkenean hurrengo autobusean sartu gaitu zeozer esanda eta orduan bai, tipoak esan digu nun jeitsi, justo herrian erdialdean.


Herria ikusi ta gero estaziora nahi genuen joan ta badakizute nun azaldu gean? HONDARTZAN!
Hemen erreka batzuetan hondartzak dauzkate eta kasu honetan Ob erreka oso handia denez areia eta txiringitoak dituzte ibai ertzean. Areia elurrez beteta zegoen eta erreka izoztuta...izugarria izan da horrela ikustea, ain gertutik. Jende asko zegoen parrillekin, familiakin, izotzean pasiatzen erreka barruraino joaten...Ni areiako elurrean ahalegindu nahiz eta susto bat baino gehiago eraman dut. Guk ez dugu bereizten nun zapaldu daitekeen edo nun ez.



Azkenean taxi bat hartu eta Seyatel herrira eraman gaitu bertan Transiberiano trenen museoa ikusi nahi baikenuen. Gure gia batean larunbatetan itxita zegoela esaten zuen (gezurra) eta besteak doan zala (gezurra ere), pena bertan postalik etzituztela saltzen...Egia esan San Petersburgon eta Moscun ikusi ditugu soilik postalak beste hirietan ez. Ta oraindik ez det erosi ezerrez!

Gero Novosibirskea bueltatu gara eta pasiatzen egon gara, benetan harriagarriak diala errusiar hauek...
Gaur afaria goiz egin dugu, trenean berandutu egingo zitzaigulako eta besteei ez molestatzeko. Jakin gabe, gidak gomendatzen zuen jatetxe batean sartu gara eta oso ondo eta oso merke jan dugu. Badakizute zer probatu dugun? Borscht-a!

No me jodas! Una no es la Schiffer pero...! Eskerrak goxoa zegoela sopa bestela?!
Horrela nola jorratuko dut nik nire modelo karrera profesionala?

Orain tren geltokian gaude, hemen nahiko zorrotzak dira motxilak eta nesken poltsak begiratzen baitituzte goitik behera. Atzo Asierri motxila txikia iriki eta janaria ikustean “Tourists, tourists” parrezka esan eta joaten utzi zigun poliziak. Gaur, tipo berdina zegoen, ezagutu gaitu eta nahiz eta aurreko guztiei poltsak iriki eta txaketa kenduarazi guri “Oh, tourists, tourists” berriz esan eta pasatzen utzi digu berrize. 4 polizi zeren baina honek txapel handiena zeraman beraz “sheriff”a izango zan...Beste polizi gazteak flipatuta gelditu dia, gure laguna zirudien.
A estos no hay quien los entienda!

Uste degu Rossiya trena (Moscu-vladivostock) egiten duena, hau da, Transiberiano osoa egiten duena gu irten eta 10 minututa iritsiko dala estazio honetara. KK! KK de la vaca! Muuuuuuuu!
Beno, gaurko gaua, biharko eguna eta hurrengoko gaua 5.00ak arte trenean pasako dugu beraz, bidaiaz disfrutatzea tokatzen zaigu!