lunes, 25 de abril de 2011

26. EGUNA: SHANGHAI

ASTELEHENA   (2011/04/25)

Astelehena! Soilik astebete lanera bueltatzeko...buuuuuuuu....

Gaur gure azkeneko eguna izan da Shanghain eta pena izugarria ematen du hiri hau uzteak oso polita eta atsegina baita turistentzat.

Gure gaurko lehenengo eginkizuna autobus turistiko bat aurkitzea izan da, baino ez edozein ez, guk txinatarrez beterik zihoana nahi genuen askoz merkeago izango zelako eta gure logikak arrazoia zeukan. 3 eurogatik hiri osoa ikusi dezakezu eta nahi dezun guztietan jeitsi eta berrize igo. Guk ibilbide gorria nahi genuen egin atzo berdean azaltzen zana egin genuelako.


Ondo etorri zaigu hiriaren txoko desberdinak ikusi eta beraien historiataz pixkat gehiago jakiteko.


People's square plazan hartu dugu, erdiguneko plaza handia, jardinekin eta jendez beteta. Hori bai, beste autobusa(garestia) utzik zeon.


Eta ibilbide bukaeran neskatila jator honek agur agur esaten zion autobusari bai garrasika eta bai esku mugimendu handiekin. 


Bueno, bidaian egin ditugun lagunak (Txinatik pasatu behar zutenak), berdina esaten zuten: Txinatar janaria munduko hoberena da. Ba barkatu baino ni ia nazkatu naiz hemengo janariaz, gaur pizza jatea erabaki dugu, Pizzahut batean a la desesperada! Oso ondo egon da dana eta guk ezagutzen ditugun zaporeak zun janari bakoitzak.

Gero euskal etxea aurkitzen saiatu gara...bigarren aldiz...

Iada kale berdinetatik bueltak ematen nazkatuaz, coffe shop batera sartu eta bai! wifi librea zeukan!
Euskal etxeko helbide osoa atera ahal izan dugu.


Azkenean bai, euskal etxea aurkitu dugu. kanpotik oso etxe polita dirudi kale bateko txokoan...fijo kriston parrilladak eta ingo dituztela hauek lorategitxoan ezta?
Atea jo ta jo baina etzeon inor, ohhhhhh! Notatxoa utzi dugu behintzat, ea irakurri duten...


















Garbi gelditzen da kortinengatik euskal etxea dela ezta? Beste batean bueltatuko gara.

Hortik triste triste joan, Asier hortxe zeon aulki baten geldituko zan itxoiten euskaldun bat ikusi harte baina...azkenean Yu yuan lorategia eta bertako dendatxoak ikustera joan gara.

Eta bertan nor ikusi dugu? Atzo Orienteko perlan TVko antenan ezagututako Kolonbianoak! Ze jatorrak, beti parrez!



Eta hemendik hostal aldera, dendatxo baten zeozer erosi eta afaritxoa egin, dutxatu, motxilak...dana preparatuta utzi biharko hegaldirako.