domingo, 1 de mayo de 2011

32. EGUNA: TRENA ETXERA


IGANDEA  (2011/05/05)

Iritsi da eguna, ain urruti ikusten zan eguna...

Trena goizeko 8.00tan genuen Chamartin geltokian eta hara iristean bai bagoia eta eserlekuak aldatu dizkigute. Jende guztia galduta zebilen eta gero arazoak egon dira jendea bere lekuan etzeolako.

"Pikak" ez dakit zertarako daren zeren etzuten ezerrez egiten...
Segovia baino lehenago tunel batean trena gelditu eta argia jun zigu...Zergatik? Ez dakigu!
Paradak esaten zihoan neskan mikroak batzutan zebilen eta beste batzutan ez.
Jarri duten pelikula oso itsisia zan eta dokumentala no comment!

Trenetan espezializatu garenez, pixkat kotileatzea joan gara eta nola ez tabernan bukatu dugu. Hau asko asko mugitzen zan eta asko kostatzen zun ezer erori gabe edatea.


Eta beste gauza garrantzitsu bat: Komunak! Taberna ondokora joan gara eta oso handia zan, garbi zegoen eta atea iriki eta ixteko mekanismoa oso fashiona zan.


Trenean hurrengo geltokia zein den jartzen du eta Zumarragan
 Segovian geundela jartzen zuen!


Ba hau izan da dana, bihartik aurrea herrin ikusiko gaituzue lan da lan formal formal.
AIO!!!!!

31. EGUNA: MADRID

LARUNBATA  (2011/04/30)

A ze gaua luzea...

12.30 orduko hegaldia eduki dugu Pekinetik Madrilea, oso ondo joan da dana baino leku ain estuan oso gaizki egiten da lo.
3 aldiz eman digute ia jan berdina, Hong Kongdik Pekinera eta hurrengo hegaldian berrize afaria eta gosaria.

Hegazkinean famili batzuk dare bere ume txinatar adoptatuekin...ze politak!

Madrilera iritsi gea! Goizeko 6.30tan lurra hartu du hegazkinak eta gure pilotoak 20 minutuko paseoa eman digu pistetatik Terminal 4tik Terminal 1era joateko.

Nire ahizpa gure bila etorri eta metroan bere etxera joan gara...



Lo egin, dutxatu, bazkaldu eta zinera joan gara "Sin Limites" pelikula ikustera.
Madrilgo jende guztia zinera etortzea erabaki du gaur o zer?
Behintzat pelikula ondo zeon.

Beno ba, gaur goiz ohera bihar 6.00tan jeiki beharko gara eta.