lunes, 11 de abril de 2011

12. EGUNA: BAIKAL LAKUA eta IRKUTSK

ASTELEHENA  (2011/04/11)

Goizeko 4.45-etan iritsi gara Irkutsk herrira. Herri hau oso famatua da Baikal Lakua gertu duelako eta Transiberianoa egiten duen jendeak normalean Moscun hasi eta hemen egiten du lehen geldialdia.

Maletak tren geltokian utzi (egun osoan dago irikita) eta gosaltzea erabaki dugu. Denbora pixkat egin eta gero taxia hartu dugu autobus estaziora eramateko. Taxistak oso ondo zekien nora nahi genuen joan (Listvyanka, Baikal Laku ondoan dagoen herria) eta bertara eramango gintula esaten hasi da. Zenbategatik baina? 2000 rublo soilik joana. Ja ja! Ez. Beno bale...1700 rublo. Ezta ere. Benga ba, 1500! Ez ez eta ez, autobus geltokira eraman eta kitto. Azkenean ikusi du ezingo zuela gurekin negoziatu eta autobus geltokira eraman gaitu eta tiketak nun erosi esan digu. Estazioa obratan zegoen, dana hankaz gora, hautsa alde guztitan...un desastre! Jendea zegoen nahiz eta 6.30ak izan oraindik baino etzuten ilararik egiten. Orduan konturatu naiz jendeak ea azkena nor zen galdetzen zuela eta zertako??? Ba ez dakit zeren azkenean behintzat 4 kolatu egin dira, mamonas!
Ondo irten zaigu zeren justo 7.00tan lehenengo autobusa ateratzen zan eta zenbategatik? Ba biok 164 rublogatik! Sin comentarios...

Autobusean 5 pertsona sartu eta poz pozik abiatu gara munduko lakurik zaharrena eta handiena ikustera. Bertara iritsi garenean giroa oso oso hotza zegoen eta lehenengo aldiz nabaritu dugu Siberian geundela. Laku osoa izoztuta dago eta jendea kotxeakin, izotz motorrekin edota oinez zebilen.




Zeozer hartzera joan gara pixkat berotzeko eta tabernatik irtetzean giro pixkat gehiago ikusten zen herrian. Halere nabaritzen da udan tope egongo dala herrixka polit hori. Argazki asko egin ditugu, Asier lakura sartu da, eta asko ibili gara herria txikia bai baino oso zabala delako.

Bueltako autobusa hartu eta interneta zeukan taberna batera joan gara bazkaltzera, baino soilik ordu erdikoa zan. Vaya suerte la nuestra...

Hortik hiria ezagutzera joan gara baino museorik eta ikusteko aukerarik gabe astelehena zalako. Korreosera ere joan gara eta 2 euro baino gutxigokin 3 postal bidali ditut, ea iristen diren, ez dira batere politak baino soilik horiek ikusi ditugu Baikal Lakuan.

Estaziora bueltatu eta bertan afaldu dugu. Gero gure trena nundik irtetzen zan ikustera joan garenean bikote bat sartu da motxilekin eta itxuragatik europearrak zirela iruditu zaigu. Asier beraiengana joan da eta Londresekoak zirela esan digute. Hitzegiten eta hitzegiten konturatu gara plan antzerakoa geneukala eta Mongolian (Ger-ean) egun bat koinzidituko genuela. Beraiek egun bat lehenago iritsiko ziren Mongoliara gu baino eta bertan 4 egun pasako dituzte, guk ordea beste hiri bat ikusiko dugu Errusian eta gero Mongolian 3 egun egongo gara. Beraz...Pekineko trena berdina daukagu fijo! Papelak atera eta zer ikusi dugu? Ba tren berdina ez, lo egiteko gela berdina dugula ere! Hau koinzidentzia! Poz pozik sartu gara trenean gure hurrengoko lagunak ain jatorrak direla jakin dugunean baino...gauza onak ez dute asko irauten...


Gaurko trenean, Irkutsk-etik Ulan Udera eramango gaituen trenean (soilik gaua) gizon bat dago gure gelan eta ez digu ezta begiratu ere egin. Liburu bat irakurtzen dago eta nahiz eta Asierrek bere burua aurkeztu besteak paso egin du. Bai eh? Pues que te den! Nik paso! Desagradable!

No hay comentarios:

Publicar un comentario