lunes, 4 de abril de 2011

5. EGUNA: MOSCU II

ASTELEHENA (2011/04/04)

Ei jende, ze muz zaudete?
Ze muz jun da txirrindularitzaren egun handia???

Gu gaur pixkat berandu jeiki gara...Atzo aleman batzukin afaltzen egon ginen hostalean, gero interneten sarrera egiten asko luzatu nintzen eta lo hartu nuen, Lana (gure lagun errusiarra)-ren kontakizuna ez dago bukatuta baino dana ondo amaitu zen eta orain gauzak 10 bider begiratzen ditugu lekuz mugitu baino lehen.

Lehenengo gauza Leninen momia ikustera joatea izan da baino astelehena zenez etzegoen irikita, kk! Atzo soilik goizez irikitzen zuten eta ez genuen aukerarik izan...Zelako pena bertatik bitan pasatzea eta gertutik ikusi ahal ez izatea...Soilik eriakina poliziez beteta ikusi dugu.


Gero San Basilio katedrala barrutik ikustera abiatu gara, atzo iritsi ginenean ixten ari ziren eta ezin izan ginen sartu. Argazkiak ez ditugu atera dirua eskatzen zutelako. Ah! Ta argazkiak egiten geundela (plazan), Erumaniako neska talde bat beraien ikurrina atera eta argazki bat egitera zihoztenean...ṋiu ṋiu ṋiu...polizia beriengana jun da kotxeakin "a toda os..." aurrean gelditu eta hori gordetzeko esan die.
Sin mas! Zergatik? Ni idea...Son asi.



Gero Kremlinen ondoan dagoen parkean bazkaldu eta izozki bat erosi dugu. Bai...hemen izozkiak jaten dituzte eta ez dakizute nola! Eguzpi izpi bat atera orduko, danak kalera irtetzen dira paseatzera edo bankutan esertzen dira jendeari begira helatu batekin.

Kremlineko sarrerekin nahiko lio eduki dugu, 3 mota zeren baino ez genekien zertarako balio zuen bakoitzak ta azkenean emakumeak "normala" eman digu eta oso ondo joan zaigu.
Bertan dauden 5 elizak ikusteko aukera izan dugu. Hangoekin konparatuta askozez margotugo eta apainduago daude barrutik eta meza emateko baino, erakusteko bakarrik balio dutela ematen du.


Hau nere eliza da, Jasokunde amaren eliza.


Kremlinen eliza hauetaz aparte, senatua, kongresua ...(DUMA) daude. Ezin izan dugu motxila txikia sartu eta metalentzako arkua pasa behar izan dugu. Barrukaldea poliziaz beterik zegoen eta kotxe ofizialak alde batera eta bestera zebiltzan, belozidade onean. Fiuuuuu fiuuuuuu....

Nik noizbaiten entzunda neuzkan Kremlineko kontzertuak...ba edifizioa honetan egiten omen dira eta ikusten dezutenez nor dator gutxi barru???
RAFAEL!
Espainian norbaitek entzuten al du? Ba hemen Julio Iglesiasen poster bat ikusi dugu ere, bi egunetan omen dator abestera. Folclore tipico espaṋol, jaja!



Hemen bukatu eta alde komertzialera abiatu gara. Metroan ibilita geunden baino gaur astelehena izanda flipatzekoa zan zenbat jende zegoen bertan. Hostalera bueltatu gara motxilen bila eta metroan ezin ginan sartu. 3 tren desberdin etorri dira leku gabe! Hori bai, tren batetik bestera 30 segundu pasatzen dira soilik beraz bat ez badezu hartzen hurregoarekin nahikoa duzu. Ah! Eta metroan denda pila bat dituzte, pasilok eta pasilok denda txikiz beteta edota zentro komertzialen bat ere, neguan lurrazpian pasatzen omen baitituzte ordu asko.

Eta orain afaltzen gaude tren estazioan denbora eginaz. Behintzat gure trena pantailan azaltzen da eta interneta doan dakagu. We are happy!
DON'T WORRY, BE HAPPY!


ONDO PASA ASTEA!

La JASO

3 comentarios:

  1. HOLA PAREJA, VEO QUE OS VA MUY BIEN, NO PERDÁIS LO PAPELES.

    BEGOÑA.

    ResponderEliminar
  2. Aupa bikote!!! Ya tengo parada obligatoria visitar vuestro blog. Lo he puesto en Favoritos y en cuanto he encendido el ordenata he clickao a ver qué contábais hoy...
    Veo que el día ha sido más trankilito que el de ayer.. uyyyyy si yo me veo en una de esas me da un patatus... Me darían las siete cosas.
    En fin, veo que lo hicisteis para darle más vidilla al asunto.
    Merci por toda la information y a disfrutarrrr!!!! Ondo izan eta zaindu!!!!

    ResponderEliminar
  3. Ayer perdimos la comida! jaja! Pero eso no nos importa tanto...lo de los papeles es sagrado.

    ResponderEliminar