domingo, 3 de abril de 2011

3. EGUNA. SAN PETERSBURGO

LARUNBATA (2011/04/02)

Egunon!

Atzoko eguna nahiko lasaia izan zen edo hori ematen zuen hasieran behintzat...

Goizean jeiki bezain laster dutxara sartu ginen, hidromasajea aprobetxatu behar genuen, eta dutxa gustagarri bat hartu genuen musika eta guzti. Motxila zeozer konpondu eta gosaltzen hasi ginen hostalean bertan. Por supuesto sobratu zitzaigunakin ze in genun? Al saco Paco!

Ondo ondo jantzi (Mr. and Mrs. Cebolleta bihurtu) eta St. Isaac katedrala ikustera joan ginen. Oronako langile fin bati eginiko eliza handi eta sendoa ;-)


Eguraldi ona zeon, hau da, euririk ez baino hotza bai. Eta egiten duen hotza dela eta, kaleetan neguan egindako elurra mantentzen da (izoztuta). Handik Hermitagera abiatu ginen,
benetan museo ederra, polita eta oso handia. Barruan ez genituen argazkiak atera 200 rbl ordaindu behar direlako argazkiak atera ahal izateko. Egipto, Siberia eta Caucasoko historiaurrean murgildu ginen eta Flandeseko margo izugarriak ikusi ere. Aurten Espainiak eta Errusiak kolaborazio moduko bat adostu dute eta Hermitagean, El Pradoko koadro batzuk zeuden. Hor bai zeola kriston jendetza! Oso polita zen hainbeste aiton amona beraien bilobekin ikustea edota ikasle gazte/txiki multzo bat irakaslearekin (larunbata izanik).

Eta guretzako politena, Goyan koadro bat ikusten gertatu zitzaiguna. Musikari bat zegoen etzanda bere arparekin eta bertan zer zegoen....lauburu bat margotuta! Ia garrasika hasi nintzan Asierrei behatzakin `hor, hor` eginez eta jendea ea zer zegoen ikustera gerturatu zen. Ups! Cotillas!!!!

Hotelera berrize bueltatu ginen motxilak hartu eta zapatak aldatzera ordurako hankak nahiko minduta neuzkan eta. Handik Spilled Blood eliza ezagutzera joan ginen. Oso erakargarria egin zitzaidan bere kolore gorri eta koloredun kupulekin. Bertan 3 limousina zeren 3 ezkontza desberdinentzako hemen ohitura baita limousinan joatea leku famatuta eta bertan argazkiak egitea.

Bazkaltzeko ordua iritsi eta Mikhilovsky lorategiak itxita zeudenez, ballet antzoki baten ondora joan ginen bokadilotxoa hartzera. Ta horra hor nun azaltzen diren bi kotxe, gama altukoak eta kristalak tintauta, eta tipo bat irtetzen da batetik bere eskolta guztiekin atzetik. Putin ote?

Errusiar museoa eta musika museotik pasa, 2.ean kontzertu bat zegoen baino ezin izan genuen ikusi, eta hiriko alde berrira iritsi ginen. Nevsky Prospekt hiribidea, oso komertziala eta garestia da, halere jendez beteta egoten da.


Hortik tren geltokira joan ginen oso goiz baino lehenengo aldia zanez horrela nahiago genuen...


Arratsaldeko ordu batzuk hantxe pasa eta gure trena nundik irtetzen zen ikustera joan ginenean...
Baino gure trena nun dao??? Gure tren zenbakia ez da azaltzen!!!
Kajak itxita zeuden eta galdezka hasi ginen. Jendeak etzekien zer esan eta azkenean beste tren bateko "provodnik" atengana joan ginen. Errusiarrez hasi zan, a toda leche ta bere aurpegia ikusita...oh, oh! Zeoze gertatzen zala nabaritu genuen.
Ez dakit nola demontre baino azkenean lortu genun jakitea zer gertatzen zen. Gure trena beste estazio batetik irtetzen zala. Lehen Moskurako trenak bertatik irtetzen ziren baino orain dela bi urte terminal berria egin zuten hiriaren kanpokaldean eta hortik irtetzen dira.

Geltokian bertan zegoen taxi agentzia batengana jo genuen eta minutu batera hantxe geneukan taxista laguntzeko prest.
A toda pastilla eraman zigun San Petersburgoko kaleetatik zehar....fiuuuuu fiuuuuuu
baino azkenean....
IRITSI GINEN!

Eta nola ez, orduan beste arazo larriago bat sortu zitzaion Asierri...jajaja!



Gure gelakideak bi neska errusiarrak izan ziren, jatorrak baino lotsatiak.

La JASO

2 comentarios:

  1. buah! Eskerrik asko, parece estuvieramos de paseíllo con vosotros... Disfrutarlo!!!

    ResponderEliminar
  2. Ahi vemos a Asier haciendo o deshaciendo la cama, no lo sabemos con claridad...pero lo mio fue peor. En el tren del lunes me puse como edredon...el COLCHON! Y no me di cuenta hasta que dije: Joder, este edredon que estrecho es y como pesa. jajajjaja! En serio.

    ResponderEliminar