jueves, 21 de abril de 2011

18. EGUNA: TREN MONGOLIA - CHINA

 IGANDEA (2011/04/17)

Gaur goizean goiz jeiki gara, 5.30tan alegia, trena 7.00tan geneukalako. Hostelean gosaria etzeon prezioan barne baino bertako emakumea 6.00tan jeiki da guri gosaria egitera. Ze jatorra, nik uste atzo erderaz egin zuenez gaur zeoze nahi zigula eskeini...

Eta estazio aldera abiatu gara, eskerrak oso gertu dagoen zeren kale hauetan etxe bakoitzeko hoberena elkartzen da nahiz eta guri ezerrez ez egin. Trena, Moscu-Ulan Bator-Pekin, Transmongolianoa orduntxe iritsi da eta lehenengotarikoak izan gara igotzen. Gure Londreseko lagunak oraindik etzeunden gelan eta bagoia kuskuseatzen hasi gara. Egon garen tren guztietatik hau zaharrena eta zikinena da, lehiotik ezin da ondo ikusi, zoruak, oheak eta komuna urteak daramate garbitu gabe. Asko nabaritzen da Chinako provodniak gizonezkoak diala...

Kyrsti eta Ben iritsi, pixkat hitzegin eta ohean sartu gara lo pixkat geihago egiteko baino...ingelesak tearekin oso zorrotzak dira eta 10.30tako jeiki dira tea hartzera. Nik hasieran ondo baino logurea neukanez berrize ohean sartu naiz eta azkenean danok lo bukatu dugu eguerdirarte.

Noodlesak erosita geneuzkan bazkaltzeko baino azkenean treneko jatetxera joatea erabaki dugu eta hantxe jan dugu konpainia ederrean.


Arratsaldea hitzegiten, irakurtzen, jolasten...pasa dugu eta noizbehinka trenetik jeitsi gara zeozer erostera, komuneko papera adibidez!


Poliki poliki Mongolia eta Txinako mugara iristen ari ginela Asierrek argazki hau atera du trenaren atzeko aldetik, hori bai, provodnika bere gainean egonda. Atzeko leihoa behintzat nahiko garbi zegoen...


Mongoliako muga nahiko errez pasa dugu baino denbora guztian trenean egon gara eta ezin izan gara jeitsi gure tugriak aldatzera, beraz, Mongolian soilik aldatu daitezkeenez edo Chinan norbait aurkitzen dugu Mongoliara doana edo billete horiek gurekin bueltatuko dira Euskal Herrira souvenir moduan.

Hau eta gero gure provodnika etorri da gosari eta bazkaltzeko doako tiketekin. Uauh! Gu egenekien ezerrez eta oso ondo etorriko zaigu oparitxoa.

Eta azkenik Txainako aduanara iritsi gara...
Gure bagoian finlandesa batzuk gehiegi edan eta kriston festa montatu dute polizien aurrean: Where do you live? eta horrelakoak esaten, abesten...

Hemen 4 ordu egon gara geldirik, bagoi bakoitza altxatu behar dute boogiak aldatzeko Chinako trenbideak estugoak direlako. Hau lana!


Hasieran ikusten egon gara baino berandutu egin denez, danok ohera!

No hay comentarios:

Publicar un comentario