LARUNBATA (2011/04/16)
Gaur hirira joateko eguna iritsi da, azkeneko bi egunetan bizi izan degun lasaitasuna eta gero, mugimendu pixkat bat etzaigu gaizki etorriko.
Goizeko 6.30tan ate joka hasi dira eta pestiloa botata geneukanez paso egin dugu baino jotzen jarraitu dute , azkenean kabreatu eta atea iriki dugun arte. Ea egurrik geneukan ikustera zetozen...atzo iluntzean bi kaxak bete zizkiguten eta! Azkenean ezin lo hartu eta jeiki egin gara.
Gure azkeneko gosaria hartu eta azkeneko argazkiak egin ditugu. Nire gaiztoen kontrako botak bertan utzi ditut norbaitek nik baino gehiago erabiliko dituelakoan. Kotxeari itxoiten egon gara baino ordua baino lehenago bertan zegoen gure gidari jatorra. Gu joan eta inor ez da azaldu agurtzera...kortinan atzen eongo zian.
Aurreko eguneko bidaia berdina egin dugu, kontrako zentzuan baino salto eta Cdko musika berdinarekin. Iada ikasi dut gure txoferraren abesti gustokoena (fondo txunda txundarekin)...
FAA DOO SI DO SI LA FA
FAA DOO DO SI DO SI LA FA
FAA DOO SI DO SI LA FA
SOOL SOOL LA SOL FA FA
Eta bukatzeko tono erdi gora.
Egia esan la cancion motiva!
Hirira iritsi garenerako kaleak kotxez beteta zeren, ia ia hiria zeharkatzea Gerretik etortzea baino gehiago kostatu zaigu. Gauzak hostalean utzi, jabeak erderaz egiten duenez berakin pixkat hitzegin eta kalera irten gara.
Taxi bat hartu eta Gandan Khid monastegia ikustera abiatu gara, oso leku polita tenpluez beteta eta budismo unibertsitatea barne. Lehenengo tenplua kanpotik ikusi eta etzan beste munduko gauza baino barrura iritsi garenean...a ze buda, izugarria!
Beste batean monje budistak errezatzen (abesten eta instrumentuak jotzen) ikusi ahal izan ditugu baino ezin zan ez argazkirik ezta bideorik egin. Ze pena, benetan hunkigarria izan da!
Handik Bogd Khanen neguko palazioa ikustera joan gara, leku oso polita baino gutxi zaindua. Hasieran nahiko kutrea zirudien baino azkeneko partea oso polita zan, errege eta erreginaren gauza asko zeuzkalako baino hemen ere ezin zitekeen argazkirik egin.
Hau bukatzean erdialdera joan gara Sukhbaatar plazara ain zuzen ere, bertan parlamentua, Sukhbaatar eta Bogd Khanen erretratoak, opera,...dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario